Mutrikuko IX. triatloia antolatu du Talaixa triatloi taldeak
Zapatuan [maiatzak 13], triatloia 15:15ean hasiko da gizonezkoentzat eta 15:30ean emakumezkoentzat. Triatletek 750 metro igeri, 20 kilometro txirrinduz eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte.
142 triatletak parte hartuko dute triatloiaren IX. ekitaldian. Lehenengo aldiz, gizonezkoek emango diote hasiera probari arratsaldeko 15:15ean, eta emakumezkoak aldiz, 15:30ean hasiko dira. Partaideek, guztira, 25,7km egingo dituzte, igeriketan, txirrindularitzan eta korrikan banatuta.
Proba Mutrikuko igerileku zaharrean hasiko da. Partaideek uretara salto egin, eta Mutrikuko dike handiraino joan eta etorria egingo dute, 750 metro igeri eginez. Uretatik atera eta igerilekuan bertan txirrindua hartuko dute, 20 kilometro egiteko. Txirrinduko probaren ibilbidea Olatz auzotik pasatuko da, Kalbariotik igaroz, Astigarribiara iritsi arte. Bertatik, partaideek porturantz joko dute, azkenengo proba egiteko. Portura iristerakoan korrikako oinetakoak jantzi, eta portuari hiru buelta emago dizkiote korrika, probaren 5 kilometroak osatzeko.
Trafiko mozketa. Triatloia dela eta 15:30etik 16:30era trafikoa moztuta egongo da Astigabirriatik Mutrikura arte. Kalbarioko errepidea ere moztuta egongo dela aurreratu dute.