Etzi [maiatzak 13] lau final jokatuko dira: kadeteen mailakoa, 22 urte azpikoa, emakumezkoena eta gizonezkoena. Finalak arratsaldeko 17:00ean hasiko dira.
Zapatuan [maiatzak 13], triatloia 15:15ean hasiko da gizonezkoentzat eta 15:30ean emakumezkoentzat. Triatletek 750 metro igeri, 20 kilometro txirrinduz eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte.
Maiatzaren 14ra arte "lan baldintza duinak" eskatzeko greban daude langileak; etengabeko mobilizazioak ari dira egiten.
"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.
Elkarretaratzeak ELA sindikatuak deitu ditu, eta barikuan [maiatzak 12] egingo da lehenengoa. Azaldu dutenez, lau langileak martxoaren 31n kaleratu zituzten, "inolako azalpenik eman barik".
Hitzaldia barikuan [maiatzak 12] izango da, 18:30ean, Uhagon kulturguneko erakusketa gelan. Alberdik aurreratu du bere esparruak dituen aplikazio ezberdinen inguruan ariko dela.
Domekan [maiatzak 14] jokatuko da 680 kiloko norgehiagoka, 12:00etatik aurrera. Sokatiran hasi nahi duten guztiei taldera batzeko dei egin diete Mutriku Sokatira Taldeko kideek.