Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Barandika eta Mugartegi, txapeldun zesta-puntako 35. San Gregorio Txapelketan

Gernika-lumotarrak eta markina-xemeindarrak 30-20ko markagailuagaz irabazi diote Antxon Alberdi etxebarritarrari eta Mikel Manzisidor mutrikuarrari.

berriatua zesta punta san gregorio txapelketa Argazkia: Guk Jai Alai.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua
2023/05/15

Markagailuak erakutsi zuena eta 35. San Gregorio txapelketako gizonezkoen finalean bizitakoa ez ziren bat etorri. Izan ere, Barandikak eta Mugartegik lanak izan zituzten Alberdi eta Manzisidor menpean hartzeko. Ikuslez bete-betetako Mendibarren pilotalekuak final ederra hartu zuen, maila handikoa, eta puntako tantoz josia. Azkenean, Gernika-Lumoko eta Markina-Xemeingo bikoteak urrats bat aurrera egin zuen, eta finaleko azken txanpan 30-20koagaz nagusitu ziren.

Gizonezkoen nagusi mailakoez gain, beste zenbait mailetako finalak ere lehiatu zituzten herenegun [maiatzak 13] Berriatuan. Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi finalaurrekoetan menperatu ondoren, finalean gailentzeko asmoz kantxaratu ziren Erika Murgartegi eta Eneritz Lizardi. Esan eta egin: partidu gogorraren ostean, garaipen landua poltsikoratu zuten Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal berriatuarren kontra. Emakumezkoen norgehiagokan, Gogenolak eta Aldazabalek etxean eta hurreko jarraitzaileen aurrean jokatzearen “presioa” igarri zutela adierazi dute antolatzaileek. Horrenbestez, Mugartegi markina-xemeindarra eta Lizardi mutrikuarra modu sendoan gailendu ziren.

Gizonezkoen nagusi mailako txapeldunak. Argazkia: Guk Jai Alai.

Kadeteen eta 22 urtez azpikoen norgehiagokek ere zeresana eman zuten. Kadete mailan, Bilbao VI.ak eta Aratzek Txantonen eta Xubanen aurka neurtu zituzten indarrak. Lehenengoek lortu zuten garaipena, 30-17koagaz. 22 urtez azpikoen artean onenak Unda eta Basterra 30-22koagaz nagusitu ziren Arrasate–Oier bikotearen aurka. “Partidu oso ederra eta parekatua izan zen, batez ere, hasieran”, azaldu dute antolatzaileek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.