Bi egunetako egitaraua antolatu dute: dokumental proiekzioa, kontzertua eta DJ saioa egongo dira.
Asteburuan Erresistentzia jaialdia ospatuko da Mutrikuko gaztetxean, zehazki, bi egunetako egitaraua antolatu dute: dokumental proiekzioa, kontzertua eta DJ saioa egongo dira.
Mutrikuko Gaztetxia Defentsa komunitatearen parte dalako antolatzen da jaialdia herrian. Jaialdiaren helburua espazio ezberdinek jasan behar izaten dituzten jazarpen ekonomikoei aurre egitea da, Defentsa komunitatearen erresistentzia kutxa hornitzeko. “Azken urteetan areagotu diren utzarazteak, milaka euroko isunak, identifikazioak, azpiegitura lanak, gastu juridikoak etab. Luzeek argi uzten digu eraso guzti honi modu antolatu eta eraginkor batean aurre egiteko beharrizana, zentzu honetan antolatzen gara Defentsa komunitatearen parte garen Euskal Herriko espazio ezberdinak, babesa eta elkartasuna emateko”.
Hori dela eta barikuan [maiatzak 26] 19:00etan ekingo diote egitarauari. Zabiel kultur etxean Aukerak giltzapean dokumentala ikusteko aukera egongo da. Ondoren, Lukiek Mungiako taldea igoko da Gaztetxeko oholtzara. Zapatuan [maiatzak 27], berriz, DJ saioa antolatu dute: Ace, Asa, Kubass eta Trontxo.
Zehaztu dutenez, hainbat espaziotan antolatu dira jada Erresistentzia jaialdiak, eta beste hogeinaka espaziotan antolatuko dira, tartean, Lekeition eta Ondarroan. “Herrietako jaialdiez gain, Jaialdi nazionala ere antolatuko da Legution uztailaren 1ean”.
EGITARAUA
Barikua [maiatzak 26]
- 19.00. Aukerak giltzapean dokumentala, Zabiel kultur etxean.
- 22.30. Kontzertua: Lukiek.
Zapatua [maiatzak 27]
- 23.00. DJ saioa: Asa, Ace, Trontxo eta Kubass.