Partidak jokatu ondoren omenaldia eskainiko diote Andres 'Xurdo'ri.
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak antolatzen duen XII. Piker Memoriala pala txapelketako finalak lehiatuko dituzte zapatuan [maiatzak 27].
Ohi modura, hirugarren eta laugarren postua lortzeko lehiarekin hasiko dute eguna, zehazki, 10:00etan. Anisetoren eta Agirrebeñaren aurka neurtuko dituzte indarrak Paredes eta Hodeik. Txapela irabazteko lehian, berriz, Olano eta Lago nor baino nor indartsuago ariko dira Zafra eta Aitorren aurka.
Omenaldia. Finaleko ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan ostean, eguneko une hunkigarrienari helduko diote: Andres Xurdori egingo dioten omenaldia. “Harreman estua izan duen pilotaria joan zen gure artetik duela hilabete batzuk. Hasieratik hor egon da gurekin, eta merezi bezala, omenaldia egingo diogu partiden ostean”. Gainera, kideari omenaldi gisa, datorren urtetik aurrera txapelketari izena aldatuko diote: Xurdo memoriala izatera igaroko da.