Urazamendi auzoa egokitzeko konpromisoa hartu du Mutrikuko EAJk
Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko proiektua bultzatzeko konpromisoa agertu du Ion Gambra Mutrikuko EAJko alkategaiak, Alazne Txurruka Debako EAJko alkategaiarekin batera.
Reyner enpresak bere lantegia Itziarreko poligono industrialera lekualdatu eta Ondarbeltz hondartzaren ondoan zuen eraikina itxi zuenetik gunea “egoera tamalgarrian” dagoela adierazi dute : “Eremu hori gune degradatu batean bihurtu da, eta segurtasun arazoak ere badaude. Beraz, beharrezkoa da Deba ibaiko estuarioko plan bereziari berriz heltzea, Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko” gaineratu dute. Horretarako, Mutrikuko eta Debako udalen arteko elkarlana beharrezkoa izango dela diote.