EH Bildu nagusitu da Lea-Artibain eta Mutrikun
Koalizio abertzaleak 8.108 boto eskuratu ditu, eta EAJ 6.568 (1.540 boto gutxiago). HITZAren eremuan abstentzioa %30,28koa izan da (2019an baino 6,03 puntu altuagoa). Mutrikun 315 botoko aldea egon da EH Bildu eta EAJren artean. Ondarroan 130 botoko aldea, eta Markina-Xemeinen 94 botokoa.
2019an EH Bilduk 8.203 boto eskuratu zituen Lea-Artibain eta Mutrikun, eta aurten 95 boto gutxiago (8.103). EAJk, ostera, 7.891 boto eskuratu zituen 2019an, eta aurten 1.323 gutxiago eskuratu ditu (6.568).
Aldaketak egon dira Markina-Xemeinen, Mendexan eta Lekeition. Hiru herri horietan EAJk agintea galdu du, EH Bilduren mesedetan. Mendexan, Berriatuan eta Aulestin, gainera, koalizio abertzaleak zinegotzi bat gehiago lortu du.
Mutrikun 315 botoko aldea egon da EH Bildu eta EAJren artean. Ondarroan 130 botoko aldea, eta Markina-Xemeinen 94 botokoa. Orokorrean EH Bilduk botoak gehitu baditu ere, Ondarroan galdu egin ditu: 2019an baino 398 boto gutxiago lortu ditu. EAJk, aldiz, nahikoa boto galdu ditu: Lekeition 514 boto galdu ditu, eta Mendexan 84.