Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatuko FTk Lurraldeko Lehen Mailan jokatuko du

Ligako azken jardunaldian, Basurto Bri irabazi diote Ibarra futbol zelaian. Ligan bigarren amaituta, zuzenean igoko dira mailaz.

Berriatuko FTko jokalariak, maila igoera ospatzen. Argazkia: Berriatuko Futbol Taldea.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua
2023/05/29

Berriatuko Futbol Taldeko kideak ospatzeko daude. Zapatuan [maiatzak 27] Lurraldekako Bigarren Mailako azken liga jardunaldia jokatu zuten Ibarran, Basurto B taldearen kontra, eta 5-1eko markagailuagaz nagusitu ziren. Garaipenak, gainera, Lehen Mailara zuzenean jauzia egiteko balio izan zien, liga bigarren amaitu baitzuten.

Argazkia: Berriatuko FT.

63 puntugaz, laugarren postuan iritsi ziren berriatuarrak azken norgehiagokara. Lehen Mailara zuzenean igaro ahal izateko, irabazteaz gain, aurkarien pentsuan ere egon beharra zuten. San Migel zegoen lidergoan, 65 puntugaz; Ariz eta Ibaiondo 64 puntugaz berdinduta zeuden; Berriatukoren ostean, aldiz, Mungia B zegoen, 61gaz. Bost horien artean zegoen liga, hortaz.

Eguneko aurkaria, Basurto B, aldiz, jaitsiera ekiditeko ahaleginean iritsi zen Ibarrara. Lehen zatitik, etxeko taldea nagusi izan zen: 3-0 aurreratu ziren lehen zatian. Berriatuarrak gainontzeko partiduetako emaitzen pentsuan ere egon ziren. Berriatuko partiduko atsedenaldia orduko, San Migel eta Ibaiondo beren partiduetan irabazten zihoazen; egoera, hortaz, ez zuten alde. Hori horrela, jokalari desberdinei minutuak emateko, zenbait aldaketa egin zituzten. 5-1eko garaipen paregabeagaz borobildu zuten norgehiagoka.

Zelaigunean bertan jaso zuten maila igoeraren albistea jokalariek

Helburuak beteta. Berriatuko partidua amaitu ondoren, baina, ezustekoa iritsi zen: San Migelek eta Arizek berdindu egin zuten. Zelaigunean bertan jaso zuten maila igoeraren albistea jokalariek. Taldetik azaldu dutenez, momentu “oso urduriak” bizi izan zituzten, baina azkenean “ezin hobeto” atera zen guztia: “Denboraldiko helburu nagusia bete dugu; egindako lan guztiaren ordainsaria da hau”.

Argazkia: Berriatuko FT.

Hurrengo denboraldiari begira, mailari eustea eta gazteen formakuntza izango dira Berriatukoren jomugak: “Taldea Lehen Mailan aritutakoa da eta, beraz, kategoria ezagutzen du. Dena dela, jokalarietako asko gazteak izango dira, eta horiek ahal bezainbeste ikastea garrantzitsua izango da”. Bestalde, klubetik jarraitzaileei eskertu gura izan diete emandako “babes eta elkartasun uholdeagatik”: “Herri txiki batentzat, futbol taldea edukitzea eta, gainera, jarraitzaileek hainbeste babestea ohore handia da. Hurrengo urtean, zaleak harro sentiarazteko moduko helburuak betetzen saiatuko gara berriro”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.