Jazz kontzertu "interesgarria" eskainiko dute Uhagon kulturgunean
Edelmanek kantuak aurkezteaz gain, bere bizitza eta familiako anekdotak ere kontatzen ditu kontzertuan
Tribute to the great Ladies of jazz kontzertu «interesgarria» hartuko du zapatuan [ekainak 3] Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak, 19:00etan hasita. Jazz kontzertua Uhagoneko terrazan izango dela azaldu dute, eta sarrera librea izango da. Euria edo euri arriskua egotekotan, hala ere, kontzertua barruan egingo litzatekeela diote. Kasu horretan ere, sarrera librea izango litzatekeela diote lekuak bete arte.
Joshua Edelman (pianoa eta zuzendaritza), Anita Gasti (ahotsa) eta Eric Surmenian ( kontrabaxua) dira obrako musikariak, eta gonbidatuak ere izango dira Markina-Xemeingo kontzertuan, Julen eta Ander Edelman (kontrabaxua eta pianoa), hain zuzen ere. Publiko guztiei zuzendutako kontzertu honen errepertorioa jazzaren historiako doinu mitikoz eta zinearen urrezko urteen pelikuletako doinu ezagunez osatzen da.
Edelmanek kantuak aurkezteaz gain, bere bizitza eta familiako anekdotak ere kontatzen ditu kontzertuan bertan. Anekdota horietako askok errepertorioko kantuekin eta horien egileekin lotura zuzena dute; Edelman, garai hartako New Yorkeko artista, letra egile eta zinegile familia baten hazi baitzen. Etxekoa zuen, adibidez, Over the Rainbow (Oz-eko aztia) abestiaren letra idatzi zuen Yip Harbor.