Athletic Genuine taldea, irabazle bosgarren urtez
Xabat Ibarloza ondarrutarrak lehiatzen duen Athletic Club taldeak kiroltasun saria eskuratu du.
Xabat Ibarloza ondarrutarrak jokatzen duen Athletic Club taldeak irabazi du Geniune Ligako kiroltasun saria. Bosgarren urtez jarraian eman diote saria taldeari; hain zuzen ere, lehiatu den bost urteetan irabazi baitu.
Asteburuan lehiatu dituzte Valentzian ligaren azken faseko partiduak. Genuine Liga osatzen duten 44 taldeek parte hartu dute, 60 partidu baino gehiago lehiatu dituzte eta 2.000 ikusle baino gehiago hartu ditu Jose Manuel Llaneza kirol hiriak. Ligako errespetu taldearen garaileak izan dira Athelticekoak, eta saririk garrantzitsuena bereganatu dute: kiroltasunarena.