VI. Loratu Mutriku bonu kanpaina astelehenean abiatuko da
Bi aste iraungo du bonu kanpainak: uztailaren 2a izango da bonuak erabiltzeko azkenengo eguna. Goizez zein arratsaldez eskuratu daitezke bonuak Turismo bulegoan.
VI. Loratu Mutriku bonu kanpaina martxan egongo da ekainaren 19tik [astelehena] uztailaren 2ra bitartean. Bi asteko iraupena izango duen kanpainaren helburua Mutrikuko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako aktibitatea indartzea eta herriko familien ekonomian laguntzea da.
Udalak 1.200 bonu finantzatuko ditu, hain zuzen ere, 20.000 euro erabilita. Bonu sorta bakoitzak 50 euroko balioa izango du eta banatuta egongo da; 10 euroko hiru bonu eta 5 euroko lau bonu. Bonuak 50 euroko balioa izango du, baina herritarrak 35 euro ordainduko ditu, gainontzeko 15 euroak udalak ordainduko dituelarik. “Seigarren kanpaina hau bi astetara mugatuko da, merkealdiarekin bat egitea ekiditeko asmoz”. Hortaz, uztailaren 2a izango da bonuak erabiltzeko azkenengo eguna.
Bonuak erosi ahal izateko nahitaezkoa da Mutrikun erroldatuta egotea eta sei urtetik gora izatea. Bakoitzak, gehienez, bonu sorta bat erosi dezake. Bonua, kanpainara atxikitutako establezimenduetan erabili ahalko da, eta behin erosita, ezingo dira itzuli.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri, ekainaren 19tik aurrera. Aldaketa bat dago bonuak eskuratzeko aukerari dagokionez, oraingo kanpainan arratsaldez ere eskuratu ahalko dira bonuak Turismo bulegoan: astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenean eta domekan, berriz, bakarrik goizez erosteko aukera egongo da 10:00etatik 14:00etara. Nortasun agiria erakustea ezinbestekoa izango da bonua eskuratzeko, hortaz, lagun edo familiako kideren bati bonuak erosteko kasuan, agiriaren kopia bat erakutsi beharko da. “Erosketako gehienez bi bonu eskuratu ahalko dira”.
Ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko delarik esku dirua. Erosketaren balioa bonuarena berdina edo gehiagokoa izan beharko da, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.
Hauek dira bonu kanpainaren baitan dauden establezimenduak:
Alazne Optika · Albaro Denda · Alboka Okindegi eta Kafetegia · Aldana Burdindegia · Alday Klinika · Ametza Taberna · Ansorregi Oinetakoak · Apain Estetika Zentroa · Aparra Arropa Denda · Apartak Ileapaindegia · Arrizabalaga Harategia · BareBare Taberna · Beristain liburu denda · Bigara Fruta Denda · Dilaitz Barne Diseinua · Dotore Ileapaindegia · Ekoamalur Ekodenda · Garaia Arropa Denda · Gotzon Arraindegia · Gotzone Ileak Ileapaindegia · Iparragirre Altzariak ·Iratxe Lorak· Iratxe Masajeak · Iripe Etxetresnak · Islada Fisioterapia · Itxasne Frutategia · Joseba Elezgara Masaje eta Osteopatia · Josune Ileapaindegia · Kalbaixo Jatetxea · Lasuen Elezgarai Botika · Lekube Burdindegia · Lon Apraiz Botika · Madariaga Paperdenda · Maider Pinto Estetika · Maneiro Lentzeria · Olaizola Arropa Denda · Ostadar Fruta Denda · Potero Denda · Sabina Denda · Tximak Ileapaindegia · Zuriñe Estetika