ETE Ligako lehenengo asteburuaren ostean, Ondarroa seigarrena da sailkapen orokorrean
Donibane Lohizuneko zein Hernaniko estropadetan seigarrenak izan ziren ondarrutarrak.
ETE liga ere asteburuan hasi da, eta Donibane Lohizunen izan zen lehenengo estropada. IV. Donibane Ziburuko estropada- ETXEBAT sari nagusia lehiatu zuten bertan, eta Ondarroa Arraun Elkarteko neskak seigarrenak izan ziren helmugaratzen, 11:50,71ko denbora eginez. ETE ligako lehenengo bandera Zumaiarentzat izan da, 11:20,54ko denbora eginez amaitu zuten estropada. Kaiku eta Deusto izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Atzo goizean, berriz, Hernaniko II. Bandera lehiatu zuten, eta ondarrutarrak Hernanin ere seigarrenak izan ziren, 11:57.19ko denbora eginez. Lehenengo txandan egin zuten arraun, Hernanigaz, Portugaletegaz eta Zarautzegaz. Lehen txanda horretan, bigarrenak izan ziren helmugara iristen, Zarautz sartu zen aurretik 11:46,75ko denboragaz. Hernaniko II. Bandera, hala ere, Kaikuk astindu zuen; 11:26.50ko denbora eginez lehenak izan ziren. Bigarrenak eta hirugarrenak izan ziren Zumaia eta Deustu hurrenez hurren.
Lehenengo asteburuaren ostean, hortaz, sailkapen orokorrean Kaiku dago buruan 15 punturekin, bigarren dago Zumaia Kaikuren puntu berdinekin eta hirugarren, berriz, Deustu. Ondarrutarrak seigarren daude sailkapen orokorrean 6 punturekin.