Ondarroa Igeri Taldekoek 21 domina lortu dituzte udako Bizkaiko Txapelketan
Alebin eta haur mailako udako Bizkaiko Txapelketa jokatu dute zapatuan eta domekan (ekainak 17 eta 18), Santurtzin, eta Ondarroa Igeri Taldeak “emaitza oso onak” lortu ditu. 11 urrezko domina, 7 zilarrezko eta 3 brontzezko irabazi dituzte.
Dylan Akarregi lau aldiz igo zen podiumera. Urrezko 3 dominagaz bueltatu da, eta denak modalitate berean lortu ditu: 50m, 100m eta 200m bizkarrean. 100m libretan hirugarren sailkatu zen.
Naroa Osa txapeldun geratu da bi modalitatetan: 100m bizkar eta 100m estilo probetan. Horiez gain, zilarrezko dominak eskuratu ditu 200m eta 50m bizkarretan. Elaia Mujikak ere bi zilarrezko domina irabazi ditu, eta libre modalitateko 100m eta 50m-tan, eta brontzea lortu du 100m bizkar proban. Izaro Floresek ere bi urrezko medaila lortu ditu: 100m eta 200m bizkar probetan eta modalitate horretako 50m-koan, berriz, txapeldunorde geratu da.
Ane Osak hiru modalitatetan lortu zuen podiumean sartzea. Libre modalitatearen 50m-ko proban txapeldun geratu da, eta bi brontzezko domina lortu ditu: 100m librean eta 50m bizkarrean. Bestalde, Uxue Mendizabal da tximeleta modalitateko 50m-ko txapelduna.
Garazi Bermeosolo txapeldunorde geratu da bizkar modalitateko 100m-tan eta 200m-tan, eta Nare Arruabarrenak garaipen berbera lortu du bular modalitateko 100m-koan.
Argazkiak: Ondarroa Igeri Taldea