Garapen ekonomikoa izan dute ardatz eskualdeko udal gorbernuek
Leartibai Fundazioak eratu berri diren eskualdeko udal gobernu guztiak batu ditu Markina-Xemeinen.
Leartibai Fundazioak eratu berri diren eskualdeko udal gobernuak batu ditu Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, eta eskualdeko garapen ekonomikoari lotutako erronkak aurkeztu ditu Ainhoa Arrizubieta Leartibai Fundazioko zuzendariak.
Lea-Artibai eskualdea Bizkaian indartsu kokatuko duten proiektuak definitzeko apustua egin zuen Fundazioak 2023 urte hasieran aurkeztu zuen 2030 Plan Estrategikoaren baitan. Ibilbide berriak bost proiektu eta horu egitasmo estrategikotan oinarritutako bost lan lerro espezifiko bildu ditu Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko: eskualdeko industria traktorearen trantsizioa eta lehiakortasuna babestea, arrantza industriaren eta itsasoaren bilakaera sustatzea, turismo iraunkorra garatzea, enpresa-ehun dinamikoa eta lehiakorra finkatzea eskualdean dauden sektoreetan, eta eskualdearen gaitasunetatik abiatuta, gorabidean dauden joera eta sektoreei lotutako jarduera ekonomiko berria sortzen laguntzea.