Mutriku STk laugarren postuagaz abiatu du 600 kilokoa
Lur gaineko 600 kilogramoko txapeketa Leioan abiatu zuten, eta Gaztedi A gailendu zen. Finala muruetan lehiatuko dute, asteburuan.
Lur gaineko 640 kilogramoko lehiaketaren ondoren, Mutriku Sokatira Taldeak 600 kilogramoko lehiari ekin zion joan den zapatuan [ekainak 24], Leioan. Goi mailako proba izan zen: Gaztedi A eta B, Akelarre eta Goiherri eduki zituzten aurkari mutrikuarrek. Egutegi arrazoiak tarteko, jardunaldi bi egun bakarrean lehiatu behar izan zituzten, eta azkenean Gaztedi A nagusitu zen. Hautagai nagusiak Goiherri eduki zuen atzetik; ostean sailkatu ziren Akelarre eta Mutriku, eta sailkapena Gaztedi B taldeak osatu zuen.
“Maila handian” lehiatu zutela adierazi arren, talde mutrikuarreko ordezkariek azaldu dute Akelarrek “ihes” egin ziela, eta “zertxobait gorago” ibili ahalko zirela: “Lur gaineko 600 kilokoa lehiatzeko, tiratzaile gazteak aurkeztu genituen, beste askok baino eskarmentu gutxiago dutenak; gazte horiek oraindik egokitze prozesuan murgilduta daude eta, horrenbestez, denbora apur bat eman behar zaie, mailara moldatu daitezen”.
“Gaitza da Gaztedi Aren mailako talde bati aurre egitea, baina gazteak bide onetik doazela frogatu genuen”
Gaztedi A, aurkari barik. Lur gaineko 640 kiloko lehiaketako helburua maila handia ematea baldin bazen, 600ekorako jomuga nagusia “taldea sendotzea” zen. “Pisu horretan, oso gaitza da Gaztedi Aren mailako talde bati aurre egitea, baina gazteak bide onetik doazela frogatu genuen; gazte horietako asko eta asko ikasketak eta sokatira uztartzen ari dira eta, beraz, nahikoa egin zuten”. Bestalde, Mutriku STtik azaldu dute Gaztedi Ak aurten “urrats bat aurrera” egin duela: “Goiherrik, estualdiren bat edo beste eman zien arren, ez zuen inongo aukerarik eduki garaipena poltsikoratzeko. Zentzu horretan, Gaztedi A nagusi agertu zen”.
Lur gaineko 600 kiloko txapelketako finala aste honetan lehiatuko du Mutriku STk. Domekan [uztailak 2] izango da, Muruetan. 12:00etan hasiko da lehia eta,