Unai Goitia, nagusi Euskadiko Orga Txapelketan
Bigarren urtez jarraian jantzi du Euskadiko Txapeldunaren txapela.
Domekan [ekainak 25] lehiatu zen Mungian Euskadiko Gizonezkoen Orga Txapelketa, eta Unai Goitia Mutriku Sokatira Taldeko aulestiarrak jantzi zuen txapela. Bigarren urtez jarraian jantzi du Euskadiko Txapeldunaren txapela, eta pasaden urteko marka hobetu du.
Hiru parte hartzailek lehiatu zuten txapelketa, eta nagusitasunez gailendu zen Goitia; lau buelta, 1/4, sei metro eta 10 zentimetro egin zituen, 2022. urtean, baino lau metro gehiago; Ousmane Drame faborito nagusiari gailentzea lortu zuen lau buelta, 1/4, bi metro eta 75 zentimetro eginda.
Eloy Salterain izan zen bigarrena 3 buelta, 1/4, bi metro eta 49 zentimetro eginda, eta hirugarren postuan geratu zen Igotz Ardeo, 3 buelta, 3 metro eta 88 zentimetro eginda.