Janire Arrizabalagak irabazi du Berritxu Saria
Maddi Agirreren aurretik amaitu du gernika-lumotarrak.
Janire Arrizabalaga bertsolari gernika-lumotarra nagusitu zen, joan den barikuan [ekainak 30] lehiatutako Berritxu Sarian. Bigarren postuan Maddi Agirre gasteiztarra sailkatu zen zen. Guztira, zortzi bertsolari gazte aritu dira zein baino zein gehiago, saio bakarrera jokatu duten lehiaketan.
Udaberri honetan Janire Arrizabalagak maila handia erakutsi du sariketetan nahiz txapelketan. Bizkaiko Txapelketan kantatzeko txartela eskuratu zuen, kanporaketa irabazita; SeƱora Sariketako finalean ere kantatu zuen. Barikuko Berritxu Saria bere azken lorpena izan zen.