Ondarroako EH Bilduk hauteskunde kanpainako amaierako ekitaldia antolatu du eguenean [uztailak 20], 20:30ean, Itsasaurren. Marije Fullaondo Kongresurako Bizkaiko zerrendako bigarrena eta Urtza Alkorta Ondarroako alkatearen solasaldia egongo da. Horrez gain, ojaela egongo dela zehaztu dute, eta baita musika ere.