Eneritz Floresek irabazi du Ondarroako Andra Mari jaietako kartel lehiaketa
Eneritz Flores Ibazetak egindako Herritxarron tradiziñoi lanak irabazi du Ondarroako 2023ko Andra Mari jaietako kartel lehiaketa.
Hamaika lan aurkeztu ziren eta Jai Batzordeko kideek hiru finalista aukeratu zituzten: Floresena izan zen garailea. “Eskuz egindako lana da, azken urteetako irabazleen artean gertatu ez den modura”. herriko ohiturak diren elementuak uztartu ditu Floresek, “herriko kulturaren parte diren erraldoiak eta arrauna”.
Saritu gabe geratu diren kartelak jasotzeko aukera egongo da abuztuaren 4ko 14:00ak arte.