Master Serieseko finalerdiak lehiatuko dira Malenetan
Hiru mutrikuar daude finalerdiak lehiatuko dituzten puntisten artean. Finala uztailaren 28an jokatuko da.
Domekan [uztailak 23], 22:00etan, Mutrikuko Miruaitz frontoiak hartuko ditu Madalenetako profesionalen partidak, zehazki, Master Serieseko finalerdiak jokatuko dira. Aaron-Zabala eta Goixerri-Manziren arteko lehia izango da lehenengo partida. Ondoren, Goikoetxea-Bailo eta Eñaut-Lekerika izango dira indarrak neurtuko dituztenak. Mutrikuko Danok Bat taldeak omenaldia egingo dio Goikoetxeari partiduen ostean.
Herrian, herritarrak. Herriko hiru pilotari izango dira finalerako txartela lortzeko lehian. Mikel Manzi atzelaria, Mexikon bigarren postua eskuratu berri du, eta bihar [uztailak 21], Gernikako Grand Slamean debutatuko du. Bestalde, Eñaut Urreisti aurrelaria, Mexikon maila ederra erakutsi berri duela. Eta, azkenik, Ekaitz Mendizabal Goixerri, Estatu Batuetan ari den puntista.
Sarrerak. Finalerdietarako sarrerak agortuta dauden arren, uztailaren 28an jokatuko den finalerako txartelak eskuragarri daude. “Sarrerak lortzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik ordaintzea eta Bizum bidez ordainketak egite koaukera dago: 665724598 zenbakian. Kontzeptuan eroslearen izena eta kopurua jarri behar dira”. Sarrerak eskuratzen dituztenek egunean bertan jasotzeko aukera izango dute, atean.