Goienetxe, Azpeitian nagusi
Mutrikuko Goienetxe gaztandegiak Azpeitiko Santio Eguneko 23. Gazta lehiaketa irabazi du. Uztailaren 25ean egin zen Azpeitian ohitura den lehiaketa; Idiazabal jatorri deituraren barne dagoen artzain gazten lehiaketa eta mutrikuarrak nagusitu ziren.
Ibilbide aparta daramate mutrikuarrek: 2022an Euskal Herriko Gazta onenen artean geratu zen, eta Gernika-Lumoko Urriko azken astelehenen gazta onenaren saria eraman zuen; 1000 Kolorau Jatetxeak erosi zuen, 6.100 eurotan.