Presoak etxeratzeko aldarrikapena herrian zabaltzea lortu dute
Lekeitioko Elkartasun Eguneko bazkarian 250 pertsona inguru elkartu ziren, eta egunaren balorazio ona egiten dute antolatzaileek.
Elkartasun Eguna ospatu zuten Lekeition, martitzenean [uztailak 25]. Herri bazkariarekin hasi eta arratsalde guztirako egitarau oparoa antolatu zuten, eta antolatzaileek “oso balorazio positiboa” egin dute. Bazkarian guztira 250 pertsona inguru elkartu ziren, presoak etxeratzeko aldarrikapena herrira zabaltzeko asmoz. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, helburua aldarrikapen hori herrian zabaltzea zen, eta lortu zuten: “Bazkariaz gain, kamisetak banatu genituen, eta horrek ere lagundu zuen aldarrikapena zabaltzen. Arratsaldean kalejira egin genuen, eta hor ere herrian zeudenek ikusi ahal izan zuten zeren alde borrokatzen ari garen”.
Bazkalostean Pototok kartzelan egindako hiru koadroren zozketa egin zuten: zenbaki sariduna 966 izan zen, eta ordezkoa 1.068; bigarren sariduna 840 zenbakia izan zen, eta ordezkoa 546; hirugarren sariduna 1.272 zenbakia izan zen, eta jada jaso du saria.