Aulestiko ume eta gazteak, erronkaz erronka jolasean

Aulestiko konkisa. Argazkia: Aulestiko Kultur Batzordea. Argazkia: Biotza Bilbao.

Giro ezin hobean ibili ziren atzo [abuztuak 8] Aulestiko eta inguruetako gazte zein umeak, Aulestiko Konkisa jokoan parte hartzen. Eguraldia lagun, 16 gazte animatu ziren Leaktibaik jarritako probei aurre egitera. Ur azpian objetuak aurkitzen aritu ziren, eta baita eskalatzen, igerian, oreka jolasean eta rappel egiten ere.

Aulestiko konkisa. Argazkia: Aulestiko Kultur Batzordea.

Argazkia: Biotza Bilbao.

Umeak, aldiz, 60 inguru elkartu ziren bertan, eta poz-pozik aritu ziren txokor batzean, uztailen bila uretan, galderen erantzunak bilatzen, eta beste hainbat jolasetan. Gainera, ostean, parte hartzaile guztientzako kopaua egon zen, guztia Aulestiko Kultur Batzordeak antolatuta.

Aulestiko konkisa. Argazkia: Aulestiko Kultur Batzordea.

Argazkia: Biotza Bilbao.