Irulegiko aztarnategira irteera antolatu du Markina-Xemeingo Udalak
Irailaren 10ean Irulegiko aztarnategira joateko irteera antolatu du Markina-Xemeingo Udalak; gaur [irailak 1] hasten da sarreren salmenta.
Markina-Xemeingo autobus geltokitik 08:00etan irtengo da autobusa eta 14:00etan izango da itzulera. Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean “euskal ondarearen eta euskararen mugarri bihurtu den aztarnategira” ibilaldia egin eta bisita gidatuaz gozatzeko aukera egongo da, 10 euroren truke. Sarrerak udaletxeko kutxazainean eskuragarri daude gaurtik [irailak 1] aurrera, eta pertsona bakoitzak bere nortasun agiriaren zenbakiagaz hartu beharko du sarrera. Ibilaldia egingo denez, “janaria, edaria, mendiko arropa eta oinetako erosoak eramatea” gomendagarria da.
Plaza mugatuak. Markina-xemeindarrek edukiko dute lehentasuna sarrerak erosterako orduan. Herrikoak ez direnek, Berton bulegoan eman dezakete izena, eta itxarote-zerrendan sartuko dira. Tokirik geratzen bada, irteeran parte hartzeko aukera edukiko dute.