Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Dena prest dago Samikollako jaiei hasiera emateko

Txalainak eta Belarri Fuckers taldeen kontzertuez gain, DJ Urgozoren saioa egongo da zapatuan. Aurten, edarien txosnaz gain, aparteko txosna bat jarriko dute ogitartekoak emateko.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/09/06

Mutrikuko Samikolla auzoan jai giro usaia hartu daiteke jada; asteburuan auzoko jaiak ospatuko dituzte, eta gogotsu daude. Egitarau oparoa prestatu dute, eta jendeari hurbiltzeko deia luzatu diote: “Samikollako jaiak egun osoko jaia izatea nahi dugu, hortaz, horretarako prestatu gara. Jendea etortzeaz gain, jendea geratzeko”. 

Aurten, edarien txosnaz gain, aparteko txosna bat egongo da ogitartekoak emateko. “Geroz eta jende gehiago etortzen da. Hasi ginenetik jaiek geroz eta indar handiagoa hartu dute, antolakuntzatik ere urtero zerbait gehitzen joan gara, eta aurten ere, jendea animatzea espero dugu. Prest gaude hurbildu nahi duena esku zabalik hartzeko”.

Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira abiatuko dute 12:00ak emanaz batera, Goiko Plazatik irten eta auzoraino kalejiran joango dira herri guztia girotuz. Kalejira Samikollara ailegatzearekin batera txosna zabalduko dute. Txikienek, gainera, puzgarrietan jolasteko aukera ere edukiko dute.

Ohi legez, txupin jaurtiketa eta brindisarekin emango die hasiera ofiziala jaiei. Eguerdian, ostera, auzotarrak biltzen dituen auzo bazkaria egingo dute: 70 lagunek izena eman dute, gaur gaurkoz. “Aurten ohikoa baino jende gehiago animatu dela dirudi. Gainera izena emateko modua aldatu dugu, orain arte izenak atarietan apuntatzen genituen, eta aurten, aurretiaz tiketak hartu behar izan ditugu, azken ordukoak ekiditeko asmoz”.  Arratsaldean, berriz, Ibiri baserriko abereekin jolasean aritzeko tartea izango dute gazteenek.

Une horretatik aurrera, musika bilakatuko da protagonista nagusia. Joxe Mendizabalek girotuko du arratsaldea. Gauean, ostera, Txalainak taldea izango da lehenengoa oholtzaratzen, jai giroa ezartzeko helburuagaz. Ondoren, herritarrak izango baitira auzotarrak girotzeko ardura izango dutenak: Belarri Fuckers taldearen unea izango da. Ostean, festa giroari eutsiko diote eta auzotar bat izango da horren ardura izango duena, DJ  Urgozo. “Auzotarra izanik polita iruditu zaigu, urtero egoten da txosnan musika jartzen. Aurten  agertokitik bere saioa eskaintzea ederra izango dela uste dugu”. 

Domekan, berriz, 11:00etan meza egongo da parrokian. Ondoren, auzotarren une hunkigarrienari helduko diote: omenaldia. Unean bertan ikusiko da zein edo zeintzuk izango diren aurtengo omenduak, sorpresari eutsiz. “Hasiera batean auzoko zaharrenari ematen genion, baina urteekin, aldatuz joan da”. Aurten, aurreratu dutenez, omenaldi oso berezia egingo dute.   Jan edana ez da faltako eguna girotzeko, salda eta txorizoa eskainiko baitute txosnetan.

Egitaraua

Irailak 9, zapatua

  • 12:00. Erraldoi eta Buruhandien kalejira, Goiko Plazatik hasita Samikollara.
  • Ondoren. Txosnaren irekiera eta puzgarriak.
  • 13:00. Txupinazoa eta brindisa.
  • 14:30. Auzo bazkaria.
  • 18:00. Ibiriko pottokak
  • Ondoren. Erromeria, Joxe Mendizabalekin.
  • 22:30. Kontzertuak: Txalainak eta Belarri Fuckers.
  • Ondoren. DJ Urgozo.

Irailak 10, domeka

  • 11:00. Meza Santua Jasokunde Andre Mariaren parrokian.
  • Ondoren. Omenaldia, Samikollan.
  • Ostean. Salda eta txorizoa.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.