Bihar [irailak 7], 18:00etan, Urko ibaiaren ertzak bisitatu eta herritarren iritziak jaso nahi ditu udalak.
Markina-Xemeingo Udala Urko ibaiaren beheko arroan paisaiarako ekintza plana lantzen ari da, paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko ekintza bilduma baten bitartez.
Plana ikuspegi teknikoa ematen dion enpresak batek garatu badu ere, Markina-Xemeingo Udalak “ezinbestekoa” ikusten du herritarrekin ere hausnarketa egitea, iritzi desberdinak jaso ahal izateko. Horretarako, Urko ibaiaren ertzak bisitatzeko aukera egongo da bihar [irailak 7], 18:00etan, Uhagonen hasita. Bi orduko saio irekia izango da, eta inkesta bat ere banatuko da herritarren artean.
Planaren bitartez gabeziak
identifikatu eta
irtenbidea bilatuko dute, hainbat arlo desberdinetan eraginez: barne konektagarritasunean, ondarean, etnografian, paisaian eta lorezaintzan, hiriko eraikinetan, ekologian eta ingurumenean. Beraz, plan honek ez dio soilik Urko ibaiari eragiten, inguru
osoa biziberritzeko eta hobetzeko plana da, paisaia eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz. Helburuak, besteak beste, Urko ibaiaren ondoko ingurune degradatuenak
leheneratzea, izaera naturaleko elementuak (parkeak, landaredia eta fauna) ahalik eta gehien
aprobetxatzea eta ibaiaren ingurunea
hobetzea dira. Informazio gehiago Markina-Xemeingo Udalak egin duen azalpen bideoan edo
www.pap-markina-xemein.com webgunean.