Lanak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 10a izango da.

Ondarroako Udal Euskara Sailak XII. Nanoipuin Lehiaketa jarri du abian. Saileko arduradunek iragarri dutenez, sorkuntzaren bidez euskara sustatzeko helburuagaz sortutako lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna urriaren 10a da. Literatura zaletasuna bultzatze aldera sortutako sariketara edozein aurkeztu daiteke ondarrutarra izan ala ez, eta ez dago adin mugarik.
Azken urteetan legez, kontakizunek gehienez ere 140 karaktere (espazioak barne) eduki ditzakete, eta gaia librea da. “Parte hartzaile baikotzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake”. Kontakizunik landuenak 400 euro eskuratuko ditu.
Bidalketa. Lanak aurkezteko moduari dagokionez, aurten bi modu egongo dira horretarako; aurrez aurre Erregistro Orokorrean edo ondarroa.eus web orrialdearen bitartez. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:
- Egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria.
- Egilearen helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.
- Nanoipuina
Zalantzak argitzeko Udal euskara sailera deitu 946 833 668 edo idazteko aukera dago; mrey@ondarroa.eus.