Pentsiodunak kaleetara bueltatu dira
Atzo Leitioko eta Mutrikuko elkarretaratzean hasi ziren. Astelehenean [irailak 25], Ondarroako Alamedako pentsiodunak bueltatuko dira, 12:00etan.
Irailean barneraturik gauden honetan, eskualdeko herrietako pentsiodunak hasi dira berriz ere martxan: egun ezberdinetan izan arren, gutxika, kaleetara bueltatuz doaz aldarrikapenez beterik. Atzo [irailak 18] Gaurko eta biharko pentsio publiko eta duinak lelopean bueltatu ziren Lekeitioko pentsiodunak. Eta ez ziren bakarrak izan, Mutrikuko pentsiodunek ere plaza hartu baitzuten.
Pasaden astean Jubilatuen eskubideen alde lelopean bueltatu ziren Markina-Xemeingo elkarretaratzeak, eta Ondarroako Alamedako pentsiodunak, berriz, datorren astelehenean [irailak 26] bueltatuko dira kalera: “Pentsiodunak berriro ere Alamedara!”.
Horrez gain, Aulestin izan dira goiztiarrenak, betiko formulagaz jarraituta, hilaren lehenengo barikuan batu ziren eta hileroko hitzorduagaz jarraituko dute