Gimnasia funtzional ikastaroa egingo dute Munitibarren
Irailaren 26a izango da izena emateko azkenengo eguna; ikastaroa, aldiz, urriaren 3an abiatuko dute.
Munitibarko Udalak gimnasia funtzional ikastaroa martxan ipiniko du. Bost pertsonaz osatutako talde bi osatzeko asmoa daukate, astean egun bitan ikastaro egite aldera; martitzenetan eta eguenetan egingo dute, 19:30ean hasita eta 21:00ak arte. Ikastarorako izen ematea zabalik dago dagoeneko, eta herritarrek irailaren 26ra arteko epea edukiko dute. Horretarako, udaletxera jo beharko dute, eta bi egun horietako zein gurago duten adierazi.
Urriaren 3an emango diote hasiera ikastaroari, eta bazkideek 45 euroko prezioa edukiko dute, hiruhileko bakoitzeko; bazkideak ez direnen prezioa, ostera, 66 eurokoa izango dela aurreratu dute. Ikastaro horren atontzeagaz, Munitibarko Udalak beste urrats bat egingo du kulturaren, kirolaren eta herritarren ongizatearen alde.