'Hil arte bizi' tailerrean izena emateko aukera dago
Aurkezpen hitzaldia bihar [irailak 21] egingo da. Tailerra doan izango da baina aurretiaz izan eman beharko da.
‘Hil arte bizi’ tailerrak eskainiko dituzte Mutrikun, herritarrak heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuarekin. “Mutrikuko Udalak egindako apustua da, egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzeko asmoz”. Tailerra doan izango da, baina izena eman beharko da aurretiaz.
Nere Erkiaga tanatologian, parte hartze dinamiketan eta kutur transmisioan adituak zortzi saioko prozesuaren bidez heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak ezagutzera eman, gogoeta bultzatu eta hartu ditzaketen, “eta hartzea komeni diren”, erabakiak hartzen laguntzeko helburua du zikloak. “Modu errazean landuko dira gaiak”.
Aurkezpen hitzaldia irailaren 21an egingo da, baina jada zehaztu dituzte tailerraren saioak noiz izango diren; saio guztiak 18:00etan izango dira.
- Urriaren 5ean, 19an eta 26an.
- Azaroaren 2an, 9an, 16an, 23an, eta 30ean.
Izena emateko aukera dago irailaren 29ra bitartean. Hiru bide egongo dira horretarako: telefono bidez 688 72 74 37 zenbakira deituta (Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara), ongizate2@mutriku.eus helbidera idatzita edo aurkezpen ekitaldian bertan.
Hortaz, aurkezpen saiora hurbiltzeko deia egin dute: “Bizi garen gizartean heriotzaren aurrean erabakitzeko eskubideak eta aukerak ditugulako, eta hala ez egiteak kalteak ekarri dezakeelako. Heriotzari diogun beldurra zeharkatu daitekeelako. Eta heriotzaren inguruan naturaltasuna lortuz gero, hobeto bizi ahal delako”.