Lea Ibilbidean izena emateko epea amaitzear dago
Irailaren 28a izango da azkenengo eguna. Ibilaldiak urriaren 7an egingo dira.
Urriaren 7an egingo da Lea Ibilbideko XI. Mendi martxa eta izena emateko azkenengo eguna irailaren 28a izango da: leakomartxa@hotmail.com posta elektronikora idatzi beharko dute izen-abizenak, nondik zatozen, ume edota nagusi diren eta zein ibilbide egingo duten zehaztuz.
Bi ibilbide egongo dira aukeran. Ibilbide luzea 08:15ean aterako da Mendexako muturretik (Marierrota) eta 20,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar zeharkatuz. Ibilbide motzak, berriz, 7 kilometro izango ditu eta 10:30ean aterako dira Aulestitik (Errekondo parkea).
Ibilbide amaieran, Bengolako parkean, kopaua egongo da 12:00etatik aurrera, aurretiaz izena eman dutenenetzat. 13:00etan, berriz, zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean: 100 eurotako jatordu bat Lea Ibarreko jatetxe batean.
Antolatzaileek Bizkaibusaren ordutegiak zehaztu dituzte joan etorriak egiteko: Munitibarretik Lekeitiora 07:10 eta 09:15.