Martxan dago Lea Ibarreko egutegi lehiaketa
Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 27a izango da. Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak 2024ko egutegia osatzeko lehiaketa abiatu du. Argazki, marrazki edo ordenagailuz egindako konposaketak jasoko dituzte eta urriaren 27a izango da parte hartzeko azkenengo eguna.
Lea Ibarra mila koloreĀ gaia jarri dute eta parte hartu nahi dutenekĀ lan horizontalak bidali behar dituzte mankomunazgoa@gmail.com posta elektronikora. Posta elektroniko berean egilearen izen eta abizenak zehaztu beharko dira, baita argazkia bada, non aterata dagoen zehaztu beharko da eta lanari izenburua ipini. JPG formatuan aurkeztu behar dira, eta gutxienez 10 mpx-eko tamaina eduki behar dute.
Argazkiak aurkezten badira, irudiak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan behar dute. “Jendea agertzen bada baimenak beharko dira”. Pertsona bakoitzak gehienez ere 4 lan aurkeztu ahal ditu.
Sariak. Epaimahaiaren saria 250 euro izango dira, eta ikusleen saria beste horrenbeste. Azaroaren 6etik 12ra egongo da bozkatzeko aukera. Finalista geratzen diren hamabi lanak argitaratuko dira, izenburuagaz eta egilearen izen-abizenekin.