Herritar guztiak batzen dituen eguna
Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaur [urriak 7] Ispasterren. Eguerdian mahai inguruan batu dira eta arratsaldean musika izango da protagonista.
Gogotsu zeuden ispastertarrak XV. Kuadrilla Egunari ekiteko eta giroan nabaritu da; herriko lagunarteak eta kuadrillak jai giro ederra jarri baitute. Hamar kuadrilla batu dira frontoian, guztira 180 lagunetik gora elkartuz.
Goizetik Elizpea hartu dute kuadrilletako sukaldariek eta prestaketa lanei ekin diote. Orduak aurrera egin ahala, jendea hurbiltzen joan da eta kuadrillak bilduz joan dira. Eguraldia ere lagun izanik, jai giroa berotuz joan da. Herriko txikienek, berriz, bolotan jokatzeko aukera izan dute, eta ez dute utzik egin.
Mahai inguruan barriketan aritu ostean, 17:30ean bi saskiren zozketa egingo dute. Jarraian, berriz, Bola Txapelketa lehiatuko dute: banaka edo bikoteka izena eman ahalko dute, eta bikoteak mistoak izan beharko dira. Behin jai giroa goi goian izanik, musika bilakatuko da protagonista : DJ JN lekeitiarraren musika saioagaz. Azkenik, eguna borobilduko dute txapel jaurtiketagaz.