Marabillik hartu du Ondarroa
VI. Marabilli Sormen Festibalaren bigarren eguna ezin hobea izan da eta herritarrek dena eman dute eguneko ekimenetan. Bihar [urriak 8] zinea izango da protagonista.
Ez dago etenik, ez dago horren faltarik ere. Ondarroa txiki geratu da sormenez, kulturaz, kolorez eta irribarrez zipriztintzen duen jai giroaren aurrean. Ekimenak ez dira falta izan, ezta ikuslerik ere; erantzuna mundiala izan baita.Â
Marabilli Paradek atzo iluntzean hasitako festa hasi besterik ez dela egin gogorarazi dio herriari goizetik. Baina jai giroan sartu baino lehenago galdu ezinezko hitzordua zeukaten, eta Kofradia Zaharreko eskailerak  jendez lepo egon dira Joseba Sarrionandia eta Mielangel Elustondo idazleen solasaldiaz gozatzeko. Harrera ere ez diote edozelakoa egin ondarrutarrek, Kantaize Abesbatzak Unanue Musika Eskolako kideen doinuekin bat eginez, saio berezi bezain hunkigarria eskaini baitiote.Â
Kaleak jendez betetzen joan dira, azokan jende mordoa ibili da eta eguerdian eguzkia goi goian izanik, Braulio eta Gailu taldeek herria astindu dute. Â Kirolarentzako ere egon da tartea, Zaldupe eta erreka hartu eta Ezinezko fuola eta Boga eta zixe ekimenak egin baitituzte.Â
Made in Ondarru ikusteko gogotsu zeudenak ere asetuta geratu dira, Bibitxa eta Txo! Antzerki kolektiboko kideek dena eman baitute herriak ikuskizun eta emanaldi zoragarriak eskainiz. Gauean, berriz, ez da etenik izango, musika bilakatuko baita protagonista: Viva Belgrado eta Belako taldeak oholtzaratuko dira. Bihar, berriz, zinema izango da protagonista.Â