Erkiaga, Durangoko finala irabaztetik urrats bakarrera
Aritz Erkiaga ispastertarrak, Gorka Sorozabalegaz batera, garaipena lortu du Jai Alai Leagueko finalaurrekoan, Johan Sorozabal eta David Minviellen kontra.
Argazkia: Eraman Jai Alai. Durangoko Ezkurdi pilotalekuak Jai Alai Leagueko finalaurrekoak hartu zituen atzo [urriak 9]. Hautagai argiak eduki arren, ezustekoa nabarmendu zen finalerdietan. Jendetza elkartu zen harmailetan, mailako zesta-punta partiduez gozatzeko. Batetik, profesional mailako azken denboraldia egiten ari den Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta bere herrikide Imanol Lopezek ezin izan zieten aurre egin Ludovic Laduche eta Thibault Basque donibandarrei. Azken horiek set bietan nagusitu ziren: 13-15 eta 12-15.

Argazkia: Eraman Jai Alai.
Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek, batetik, eta Ludovic Laduchek eta Thibault Basquek, bestetik, lehiatuko dute finala