Internet eta telefono zerbitzurik gabe daude eskualdeko hiru herritan
Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibarri eragiten dio arazoak.
Internet zerbitzurik gabe daude Lea-Artibaiko hiru herritan, zehazki, Aulestin, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Aulestiko Udaletik jakinarazi dutenez atzo [urriak 9], 10:00etatik internet eta telefono zerbitzurik gabe daude herrian. “Herritarren parte handi bat telefonorik eta internet zerbitzurik barik dago atzo goizaz geroztik. Konpainia zehatz baten instalazioan dago arazoa”.
Hasiera batean gaur [urriak 10], 08:00etarako matxura konponduta egon behar bazen ere, oraindik ez da arazoa konpondu. Teknikarien berri izan dute udal ordezkariek eta arazoa OLT linean dagoela jakinarazi diete: “Une honetan teknikariek esan digutenez, OLT linean dago arazoa eta potentzia optikoa dago matxuratuta”. Hortaz, konponketa lanak egiten ari dira.