Lagunarteko giroan egin dute Lea Ibilbidea
20,5 eta zazpi kilometroko ibilbideez gozatu ahal izan dute parte hartzaileek.
Zapatuan [urriak 7], Lea Ibilbideko mendi martxaren XI. ekitaldia egin zuten. Parte hartzaileek luzera desberdineko ibilbide bi egiteko aukera eduki zuten, bakoitzaren profilera egokituta: batzuek 20,5 kilometroko martxa luzea hautatu zuten; beste zenbaitek, ostera, zazpi kilometroko laburra. Behin ibilbideok amaituta, Bengolako parkean elkartu ziren martxalariak, kopauaz gozatzeko. Indarrak berreskuratuta eta giro ederrean amaitu zuten denek.