Urrezko aizkolari txapelketako finala hartuko du Etxebarriak
Aizkolari gazteen saioa eta harri jasotzaileen ikuskizuna ere egongo dira.
Eguenean [urriak 12], 12:00etatik aurrera, Urrezko aizkolari txapeldunen ligako finala lehiatuko dute Etxebarriako pilotalekuan. Hodei Ezpeleta, Mikel LarraƱaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Iker Vicente ariko dira zein baino zein gehiago. Gainera, finalagaz batera, aizkolari gazteentzako plaza ere izango da Etxebarria: aizkolari gazteen lehiaketa ere egingo dute. Bertan, Unai Etxeberria Osinalde, Igoin Pikabea eta Isidro Velasco izango dira lehiakideak.
Aizkolari saioez gain, gizonezko nahiz emakumezko harri jasotzaileen ikuskizuna ere egingo dute. Bertan parte hartuko dute Maddi Gesalagak, Ainitze Zumetak, Paulo Azpiazuk eta Mikel Lopetegi Urra-k.
Antolatzaileek, aizkolarien eta harri jasotzaileen ikuskizunez gozatzeko, frontoira bertaratzeko deialdia luzatu dute. Sarrerari dagokionez, doakoa izango da.