Josune Aramendi bigarrena izan da Arrigorriagako kanporaketan
Lurdes Ondaro, berriz, hirugarrena izan da Iruri Altzerrekak irabazi duen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan.
Atzo [urriak 15] Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa eta Iruri Altzerreka Martinezek irabazi zuen. Modu horretara, zuzenean pasatu da azaroaren 11n jokatuko den finalaurrekoetara; gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Josune Aramendi Perez bertsolari markina-xemeindarra bigarrena izan zen Arrigorriako kanporaketan, eta Munitibarko Lurdes Ondaro Mallea, berriz, hirugarrena.
Igor Menika Bengoetxeak jarri zituen gaiak hirugarren kanporaketak, eta epaile lanetan aritu ziren Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharrak, berriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa Erandioko Merkatu zaharran izango da, urriaren 22an (domeka). Erandioko saiorako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Txapelketaren puntuazioa:
- Iruri Altzerreka Martinez: 475 puntu.
- Josune Aramendi Perez: 470 puntu.
- Lurdes Ondaro Mallea: 453 puntu.
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia: 441 puntu.
- Inazio Vidal Gurrutxaga: 436,5 puntu.
- Iker Uriarte Urrutia: 431 puntu.