Belaunaldi arteko garaipen handia
Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek Jai Alai Leagueko finala irabazi diete Ludovic Laducheri eta Thibault Basqueri.

Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Gorka Sorozabal biarriztarrak Jai Alai Leagueko finala irabazi zuten atzo [urriak 16], Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Aurrelari eskarmentatuak eta atzelari gazteak goi mailako bikotea osatu zuten ligako azkenengo norgehiagokan. Jai Alai Legaueren estreinako ekitaldian, baina, garaitzeko aurkari zail bi eduki zituzten aurrez aurre: Ludovic Laduche donibandarra eta Thibault Basque bidartarra.
Hain zuzen ere, Laduchek eta Basquek partidua aldapa gora ipini zien bikote hautagaiari. Lehendabiziko setean, bana, launa, zortzina eta hamarna berdindu zuten. Partiduari eutsi asmoz, Laduchek eta Basquek gehien interesatzen zitzaien materiala hautatu zuten: pilota biziak, jokoari abiadura eta erritmo handia emate aldera. Aukeraketa horrek min egin zion Sorozabali, baina aurre egin ahal izan zion, segurtasuna eta fidagarritasuna erakutsiz. Lehenengo seta, zerbait izatekotan, lehiatua izan zen. Erkiagak tantoa errebotean horma bikoa eginez lortu zuen lehenik, eta zabalean moztuta jarraian. Harmailak bete zituzten ikusleen txalo zaparradagaz lortu zuen bikote gorriak 15-13koa.
Lehen setean lehiakor aritu arren, bigarrenean behera egin zuten Laduche eta Basqueren jokoak eta moralak

Argazkia: Eraman Jai Alai.
Aritz Erkiaga: “Aurkariek materia bizia hautatu dute, indar handiagoa dutelako; guk, ostera, lasaiago jokatzen bilatu dugu, pilota mantsoagoekin”