Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Etxebarriko Gazte Egunak bi belaunaldi elkartuko ditu

Zapatuan [urriak 21] II. Gazte Egunagaz batera, Gazte Asanbladaren 30. urteurrena ere ospatuko dute.

Mikel Reina Barros
Etxebarria
2023/10/18

Iaz lehen aldiz antolatu eta gero indartsu datoz Etxebarriko gazteak. Zapatuan [urriak 21] egun osoko egitarauagaz ez dute bakarrik II. Gazte Eguna ospatuko, baita Gazte Asanbladaren 30. urteurrena ere. Hau da, bi belaunaldi elkartuko dira. “Helburua betikoa da, gazteen presentzia erakustea herrian eta gure artean ondo pasatzea, ez bakarrik herrikoen artean, baita inguruko herrietako gazteekin ere”, azaldu dute Gazte Asanbladatik.

Hain zuzen ere, gaur egungo gazteen eta duela 30 urte gazteak zirenen arteko lehia egin nahi izan dute. Horretarako, herri kirolen desafioa egingo dute. Lau talde osatuko dituzte, gazteen bi eta helduagoen beste bi, eta bikoteka lehiatuko dute zortzi probetan: korrika, txokor bilketa, txingak, zaku karrera, zaku eramatea, trontza, fardo jaurtiketa eta sokatira. Egin beharreko guztiak denbora gutxien egiten dituenak irabaziko du desafioa. Gero, jai giroan bete-betean sartuko dira trikipoteoagaz.

Dagoeneko Etxebarriko Gazte Eguna jai giroaz gain zerbaitegatik famatua egin bada, bere indiar janagatik da. 85 pertsona inguruk eman dute izena frontoiko herri bazkari handirako. Gazte Asanbladatik “oso pozik” daude izena eman duten gazte kopuruagaz. Gainera, aurten berritasunekin datoz, Markina-Xemeingo Axpe sagardotegiak kupela ekarriko du sagardoa txotxagaz atera ahal izateko. Hori gutxi ez, eta indiar janerako produktuak Etxebarria ingurukoak izango dira.

Bazkalosterako bertsolariak ariko dira kantuan. Arratsalde eta gauean, berriz, musika izango da protagonista. 18:00etan Gotx elektrotxarangak girotuko ditu herriko kaleak. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira elizpean. Aiama, Uda eta Lumatzak MJ taldeak igoko dira oholtzara. Gazte Asanbladatik Gazte Eguneko kamiseta eramatea eskatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.