Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Liburuen Amuak egitasmoaren lehenengo hitzordua urriaren 31n izango da

Nerea Ibarzabal markina-xemeindarraren Bar Gloria liburua landuko dute. Ikasturteko egitaraua zehaztuta daukate.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2023/10/18

Ondarroako Udalak antolatzen duen Liburuen Amuak irakurle taldeak ikasturte berriko hitzorduak zehaztu ditu eta lehenengoa urriaren 31n [martitzena] izango da, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarraren Bar Gloria liburuagaz, eta hain zuzen ere, idazlearen solasaldiagaz.

Ohiko formatuari eutsiko diote eta literatur zaleak hilabeteko azken zapatuetan elkartuko dira Txomin Agirre Udal liburutegian eta Joxemari Urteagaren gidaritzapean bi orduko saioari ekingo diote; 10:00etatik 12:00etara bitartean liburu bati buruz jarduteko aukera izanik. Aurten salbuespen bat egingo da, zehazki, lehenengo saioagaz, urriaren 31n [martitzena], 17:00etan egingo baita Ibarzabalen liburuari buruzko saioa, Kofradia Zaharrean. 

Urrian hasi eta maiatzera bitartean, proposatutako lau liburu irakurri eta horiei buruzko hizketaldiari ekingo diote irakurle taldean. Ikasturteko bigarren hitzordua azaroaren 25ean izango da eta Hassan Blasinmen Kristo irakiarra  landuko dute irakurzaleek.  Ostean, urtero legez,  etenaldia egingo dute eta otsailean ekiten diote berriro saioei, zehazki, otsailaren 24an bueltatuko dira. Bertan, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea liburua izango dute hizpide. Apirilaren 27an, Gael Fayeren Ene herri txikia eleberriaren inguruan solastuko dira. Ikasturteko azken saioa, berriz, maiatzaren 25ean egingo dute eta idazleak parte hartuko du solasaldian, hain zuzen eren, Arrate Egaña idazlea hurbilduko baita irakurleekin batera bere Itzalen distira liburua lantzera. 

Izena eman. Antolatzaileek gogorarazi dutenez irakurtzeko zaletasuna duen edonori zabalik dago egitasmoa. “Proposatutako liburuak irakurri nahi eta lagun artean komentatu?”. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute eta bi bide daude horretarako: udal euskara zerbitzura deituta 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikora idatzita. Horrez gain, Txomin Agirre udal liburutegira deitu 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikora idazteko aukera ere badago.

IKASTURTEKO EGUTEGIA

Urriak 31

  • 17:00. Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburuaren solasaldia, idazleagaz, Kofradia Zaharrean. 

Azaroak 25

  • 10:00. Hassan Blasinmen Kristo irakiarra  aztergai, liburutegian. 

Otsailak 24

  • 10:00. Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea landuz, liburutegian. 

Apirilak 27

  • 10:00. Gael Fayeren Ene herri txikia eleberria, liburutegian. 

Maiatzak 25

  • 10:00. Arrate Egañaren Itzalen distira, autoregaz batera, liburutegian. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.