Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zabalik dago Berriatuko azokan izena emateko epea

Izena emateko azken eguna datorren asteko barikua [urriak 27] izango da. Azoka azaroaren 25ean egingo dute.

Garaia Pagola Urriza
Berriatua
2023/10/18

Azaroaren 25ean ekoizleen, artisauen eta animalien azoka egingo dute Berriatuan, 10:00etatik 14:00etara. Horrez gain, asteburuan ekintza ezberdinak ere egingo dituzte herrian.

Azokako postuan saldu ahal izateko baimena urriaren 27a baino lehen eskatu beharko da. Eskariak landagarapena@leartibaifundazioa.eus helbidera bidali beharko dira, edo Lea-Artibaiko Landagarapen elkartearen bulegoan aurkeztu beharko dira, astelehenetik barikura, 09:30etik 14:00etara bitartean.

Eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte produktuen eta animalien postuak jarri ahal izateko. Elikagaien salmentarako postuetan, esaterako, ez dute birsalmentarik onartzen: salgai jartzen diren produktuak norberak ekoiztutakoak izan beharko dira. Horrez gain, legeak eskatzen dituen betebeharrak eguneratuta eduki beharko dituzte.

Artisauak, berriz, ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda egon beharko dira derrigorrez, eta aurkeztu egin beharko du. Horrez gain, kontutan hartuko dute erregistro-errolda edo artisau txartela edukitzea

Animalien kasuan, herriko animaliek lehentasuna izango dute eta dietak jasoko dituzte. Sei hilabetetik gorako behi, txahal eta idiek 115 euro jasoko dituzte buruko; zaldi, behor, mando, asto eta poniek 50 euro buruko; zazpi ardi eta ahari batez edo zazpi ahuntz eta aker batez osatutako aldrak 100 euro; eta ama eta kumeez osatutako txerrien aldrak 75 euro aldrako jasoko dituzte. Euskal arrazako etxe abereetan berriz, oiloak, untxiak, antzarrak, ahateak eta ahuntzak onartuko dituzte, eta bi eme eta ar bategaz osatutako lote bakoitzarengatik 50 euro jasoko dituzte. Azkenik, euskal artzain txakur bakoitzeko 20 eurokoa izango da dieta.

Animalien jabe bakoitzak nahi beste animalia eraman ditzakeen arren, abere mota bakoitzeko gehienez ere lau bururen dietak kobratuko ditu. Aipatutako animaliez gain, antolakuntzakoek adierazi dute bestelako animaliak ekartzeko aukera aztertu ahal izango dutela “beti ere, azkokan animalia klase gehiago erakusteko helburuagaz”. Oinarri guztiak eta eskaera orriak www.berriatua.org webgunean daude eskuragarri.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.