"Ekarpena ezinbestekoa da"
Zelan gogoratzen duzu HITZAren sorrera?
Eskualdean komunikazioa euskaraz egiteko tresna baten proposamen bat aurkeztu zuten. Lea-Artibai Ikastetxetik eta Azaro Fundaziotik bultzadatxoa emateko konpromisoa hartu genuen eta horrela, Esperantza Aretoko beheko solairua eskuragarri jarri, eta lanean hasi ziren.
Zelan baloratzen duzu HITZAk egiten duen ekarpena?
Ekarpena ezinbestekoa da. Alde batetik, komunikazioa euskaraz eskualdean edukitzea tresna oso baliagarria da. Bestalde, ez daude proiektu asko eskualde izaera hain garbi azaleratzen dutenak, eta Hitza horietako bat da.