"Uste dut HITZA oso beharrezkoa dela"
Zelan gogoratzen duzu HITZAren sorrera?
Poztasunagaz gogoratzen ditut garai haiek. Azken finean, eskualde mailan ez zegoen horrelakorik, eta horrelako proiektuen hasierak beti izaten dira pozgarriak, beraz, pozez gogoratzen dut.
Zelan baloratzen duzu HITZAk egiten duen ekarpena?
Uste dut oso beharrezkoa dela. Eskualde modura funtzionatu nahi badugu eta inguruko herrietan zer gertatzen den jakin nahi badugu behintzat, beharrezkoa ikusten dut.