Zaintzaileak zaintzeko tailerra, azaroan
Hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dute, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren egoitzan.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak, Munitibarko, Aulestiko, Gizaburuagako, Amorotoko eta Mendexako udalen babesagaz, Zaintzaileentzako Tailerra antolatu du, azaroan zehar. Norbera zaintzea, besteak hobeto zaintzeko lelopean, “familien eta, oro har, pertsonen hartu-emana” edukiko dute tailerrek, azaldu dutenez. Mankomunazgoko egoitzan egingo dute, azaroko martitzenetan: hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Dohako saioetako bakoitzak ordu biko iraupena edukiko duela aurreratu dute antolatzaileek: 17:00etatik 19:00etara.
Izena emateko, Mankomunazgora deitu behar da, 946 842 963 telefono zenbakira; aipatutako udalerrietako udaletxeetan ere egin daiteke.