Hasi da Berriatuko VI. Egutegi Argazki Lehiaketa
Azaroaren 30a da lanak entregatzeko azkenengo eguna.
Martxan da Berriatuko VI. Egutegi Argazki Lehiaketa eta azaroaren 30a da lanak entregatzeko azken eguna. Gaia librea den arren, lan guztiak Berriatuagaz lotutako paisaiak izan beharko dira. Horrez gain, argazki bakoitzari hilabetearen izena jarri beharko diete parte hartzaileek. Argazki bat baino gehiago aurkezteko aukera ere egongo da, baina gutxienez lau argazkiko bildumak izan beharko dira. Argazki guztiak horizontalak izan beharko dira, eta formatu digitalean entregatu behar dira egutegiargazkiak@gmail.com helbidera.
Guztira lau sari banatuko dituzte. Alde batetik, argazki onenak eta bilduma onenak 100 euroko bonoa eskuratuko dute, herriko komertzioetan gastatzeko. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dute, eta herriko komertzioetan gastatzeko 50 euroko bi bono zozketatuko dituzte.
Aukeratutako argazkiekin 2024ko Berriatuko egutegia osatuko dute, eta etxe guztietara banatuko dute.