"HITZA ingurukoa da, eskualdekoa, geurea"
Zer suposatu zuen HITZAren sorrerak zuretzat?
Nik orokorrean ikusten dut etxe askotara bai euskarazko eta bai inguruko informazioa iristeko modu bat izan dela, eta jendeak hori ondo baloratu du, nire inguruan behintzat.
Euskararen normalizaziorako bidean, HITZAk zer nolako eragina izan du?
Nik uste dut eragin handia eduki duela euskarazko egunkari baten sorrerak, batez ere hasieran. Etxe askotara euskara idatzia HITZAren bidez sartu da, nagusiengana, esaterako. Berria ere bazegoen, baina garrantzi gehiago ematen diot ingurukoa delako, eskualdekoa, geurea.