"Aukera polita eta interesgarria izan zen"
Zelan gogoratzen duzu HITZAren sorrera?
Pozik. Inguruan bazegoen euskararen inguruko kezka eta herri aldizkari bat egiteko proposamena iritsi zitzaigun. Ia aldi berean Berriatik eskualdeetako HITZAk sortzeko proposamena ere iritsi zen, eta biak uztartuta sortu zen HITZA.
HITZAko zutabegile izateak zer nolako aukera eskaini dizu zure iritzia plazaratzeko?
Aukera polita eta interesgarria zen, baina proiektuak zabaltasun politiko eta soziala behar zuela bistakoa zen. Hasieran autozentsura erabili nuen arren, ostean ‘hor konpon’ esan, eta askeago idatzi nuen.