Edukiontziak aldatuko ditu Debabarrenako Mankomunitateak
Mutrikun ipiniko dituzte lehenengo edukiontzi berriak. Zerbitzua abenduaren 1etik aurrera egongo da martxan.
Debabarrenako Mankomunitateak gaikako bilketari lotutako zenbakiak handitzeko asmoz igluak kendu eta alboko edukiontziak jartzen hasiko da, zehazki, Mutrikun ipiniko dituzte lehenengo edukiontzi berriak. Gainontzeko herrietan, azaroan aldatuko dituzte, zerbitzua abenduaren 1etik aurrera martxan egoteko asmoz.
Edukiontzi berriek aho handiagoa dute eta hondakinak bertara botatzea erraztuko dute. “Herritarrei erosotasuna ematea da zerbitzu berriaren helburua, eta bide batez, zerbitzua hobetzea, edukiontzi berriekin edukiontzi bakoitzera botatako zaborra azkarrago jasotzea lortzen baita. Irudi aldetik ere aldaketa ekarriko du albokotasunak, edukiontzi guneen uniformetasuna ahalbidetuko baitu”.
Mutrikuz gain, Deban, Mendaron, Soraluzen, Elgoibarren, Eibarren, Ermuan eta Mallabian aldatuko dituzte edukiontziak. Aldatuko dituzten edukiontziak identifikatzeko asmoz, Agur! pegatina jarri diote, “herritarrek jakin dezaten laster edukiontzi hori aldatu egingo dela”.